NOAINGO JULIÁN GAYARRE MUSIKA ESKOLA

Noaingo Udalaren Musika Eskolak eskaintza zabala du maila guztietarako, eta ederki hornitua dago askotariko instrumentu eta musika-estiloetan; oso egokia, beraz, musika arloko profesional bikainekin ikasteko eta gozatzeko. “Musika guztiontzat”.

Helbidea: San Miguel kalea 2, behea. Noain

Telefonoa: 948 31 79 97

E-posta: patronatomusica@hotmail.com

Egoitza elektronikoa: https://patronato-musica-julian-gayarre.sedelectronica.es/info.0

Web: https://www.facebook.com/escuelademusicadenoain

2023/2024 IKASTURTEKO MUSIKA IKASKETETARAKO DIRU LAGUNTZA DEIALDIAK

2023-2024 ikasturteko beka deialdia

I. Eranskina – Eskabide orria

Argitalpena Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean

Deialdiaren Argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 221. zenbakian, 2024ko urria

Udalaren musika eskola

Eskolaren eraikina Nafarroako nabarmenetako bat izan da diseinuari, intsonorizazioari, kokapenari eta ekipamenduari dagokienez, eta bere argitasuna nabarmendu du, bere elementu eta gainazalen diseinuan kristala izugarri erabili delako. Ikastetxe eta Institututik gertu dagoen eta nagusiki oinezkoak diren ingurunean kokatuta dagoenez, sarbidea segurua da erabiltzaile eta familia guztientzat. Haur-parke batez eta lorategi batez inguratuta egoteaz gain, kultura-zentrotik eta liburutegitik metro gutxira dago. 2020ko irailean, ikastetxeak kontingentzia-plan bat egin eta abiarazi zuen, ingurune segurua sortzeko, eta beharrezko neurri guztiak hartu zituen (higienea, distantzia, edukiera murriztea eta aireztapena). Planak Zerbitzuaren irakaskuntza-jarduera arautzen jarraituko du, eta indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratuko da.

20 gela intsonorizatu ditu, 3 ikasketa-kabina, haurrendako 2 ikasgela egokitu, liburutegia, eta entzunaldietarako gela; guztiak ere ederki hornituak, bakoitzaren beharren arabera. Gainera, perkusio ikasgelarik hornituenetako bat dauka, musika eskola guztien artean

Aulas Escuela de Música

Hiru hezkuntza maila

Eskolako eskaintza zabal-zabala da benetan, hiru urteko haurretatik hasita ikasle beteranoenetara, teknika hobetzeko eta ezagutzak sakontzeko aukera baitute.

I. maila: Eskolako txikiak dira, eta 4 ikasturtetan jolasten eta musika bizitzen ikasiko dute, erritmoa, doinua eta soinuak landuz, eta gorputzaren, kantuaren, instrumentuen praktikaren eta talde lanaren bidez koordinatuz.

II. maila: Hemen gure ikasleek instrumentua aukeratzen dute (akordeoia, baxu elektriko,a kantu lirikoa, kantu modernoa, gitarra elektrikoa eta akustiko,a gitarra klasikoa, tronpeta, tronboi irristailuduna, txistua, zeharkako flauta, saxofoia, biolina eta pianoa), eta 6 urtez hizkuntza musikal eta instrumentu teknika nahikoa ikasiko dute autonomia interesgarria eskuratzeko. Bide profesionala aukeratzen dutenek, gure eskolan ere prestatzen ahalko dute Kontserbatorioan sartzeko proba. Haur abesbatzan ere sartuko dira, eta gero, fanfarrean, etapa honetako prestakuntza osatzeko.

III. maila: Musika modernoaren mundua eta taldean jotzen ikasi nahi duten ikasleentzat da.
Hiru maila horiez gain, ikasle helduak gure eskolak eskaintzen dituen irakasgaietan matrikulatu daitezke modu librean, eta klase pertsonalizatuak jaso.

Eskolako fanfarrea

Noaingo kultur bizitzako hainbat ekitaldietan parte hartzen du gure fanfarreak. Bere musikaz alaitzen ditu , besteak beste, udako festak, Ihauteriak, Olentzero desfilea, Jubilatuen kultur astea, Bio noain feria eta musika eskolako Jaialdiak.

Abesbatzak

Noaingo musika eskolan 4 abesbatza daude (haurren abesbatza, eskolania gazteena eta helduena), eta bere izena dute jada Nafarroan. Horrela, hainbat operatan aritu dira lankidetzan, trukaketak ere egin dituzte beste abesbatza batzuekin, eta urte osoan hamaika emanaldi dituzte hala Nafarroan nola hemendik kanpo.

Escuela de Música “Julián Gayarre” de Noáin

Intereseko dokumentuak

2024-2025 ikasturtean musika eskolan matrikulatzeko prozedura

2024-2025 ikasturteko egutegia

2024-2025eko musika hizkuntz materiala

Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordearen osaera.

Musika eskolako tasa akademikoak

Egitura eta eskola denboralizazioa

Organigrama III. maila

Organigrama mailak eta ikasturteak

Ikasleen irudien zabalpenerako baimena

30 urteko esperientziak eskola eredugarri gisa bermatzen gaitu bere funtzionamenduan eta bailarako bizimoduan duen eraginean. Ilusio berarekin jarraituko dugu musika ikaskuntzaren bitartez kulturan formakuntza eskaintzen eta belaunaldi berriak hezten.
Laguntza: Gobierno de Navarra