Alkatearen agurra

Lau urtez udal honetako zinegotzi izan ondoren, ilusioz beterik heltzen diot nire alkatetzaren izendapenari.

Iraunkortasunez, iromotasunez eta gardentasunez lan egitea da nire helburu nagusia.

Kultura arloko presidentzian egondako denborak ohartarazten dit teknikariekin elkarlanean eta dinamika parte hartzaileekin lan egitea dela lan produktiboa lortzeko formularik egokiena.

Elortzibar harrotasuna da hemen bizi diren pertsona guztientzat, bertakoentzat zein geratzeko heldu diren guztientzat ere.

Aldaketa garaiak dira udaletxean. Gure konpromisoa pertsona guzti horientzat lan egitea da eta gure harana aparteko toki bat bihurtzea, oparoa, aukerak emango dituena, bisitatzera etortzen diren pertsona guztientzat erreferente izaten jarrai dezan.

Agur bero bat.

Luis Maya Armendáriz