Gora Gora Fest Noainen

2020. urtetik eta abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskarabideak haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako kultur ziklo oparoa antolatzen du Nafarroako hainbat herritan.

Aurten zikloak Noainen tokia hartuko du azaroaren 16an Patata Tropikalaren “Enperadorearen kondaira” ikuskizunarekin. Ikuskizuna doakoa izango da, baina aurretiko izen ematea eskatzen du.

Sarrerak Noaingo Kultur Zentroaren webgunearen bitartez eskuratu ahal izango dira, honako esteka honetan: sarrerak erreserbatzeko hemen

Zikloak jarraipena izango du Nafarroako beste heerri batzuetan barna abenduaren 14a arte. Ikuskizunen gehiagoren berri izateko jo Era.eus webgunera edo Euskarabidearen webgunera.