Lurzatien garbiketa 2026

Udal mugartean dauden hainbat lurzati abandonu egoeran daude, belar eta hondakin metaketarekin, higiene, osasun eta estetika arauak bete gabe, eta sute arriskua sortuz. Horrenbestez, bidezkoa da jabeei lurzati horiek garbitzeko eskakizuna egitea.

Ondorioz, oro har, lurzatien jabeei eskatzen zaie beharrezko garbiketa-lanak egin ditzatela.

Lurzatien jabeei ohartarazten zaie eskakizun honi jaramonik egin ezean, zehazpen-espedientea irekiko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 214.3 artikuluan aurreikusitako hirigintza-arloko arau-hauste arinagatik. Horrek 300 eta 6.000 euro arteko isuna ekar dezake.

Era berean, lurzatien garbiketa egiteko exekuzio-aginduari jaramonik egin ezeean, Elortzibarko Udalak isun hertsatzaileak ezarri ahal izango ditu, gehienez 12 aldiz jarraian, hilabeteko epeetan, eta 600 eta 6.000 euro arteko zenbatekoan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/2017 Legegintzako Foru Fekretuaren 198. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azken isunaren epea amaitutakoan, Udalak garbiketa subsidiarioa egingo du araua bete ez duen jabearen kontura, eta sortutako gastuari %120ko errekargua aplikatuko zaio, indarrean dagoen Udal Ordenantzak xedatutakoaren arabera.

Hau guztia jendaurrean jakinarazteko argitaratzen da.

Alkatearen bandoa: lurzatien garbiketa 2026.