Noaingo jaiei hasiera emateko suziria jaurtitzean gertatutako ezbeharraren ondorioz kalteak jasan dituzten pertsonek erreklamazioa aurkez dezakete. Erreklamazio horien izapidetzea errazteko eta prozesua ahalik eta azkarren bideratzeko, dagokion erreklamazioa Elortzibarreko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute, Herritarren Arretarako Bulegoaren (HAB) bidez.
Erreklamazioan honako informazio hau jaso beharko da: interesdunaren identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak; gertatutakoaren azalpena; eta ezbeharraren ondorioz jasandako kalte edo lesioen deskribapena. Ahal den neurrian, kalte edo lesio horien zenbatekoa edo balioa ere adierazi beharko da.
Horrez gain, erreklamazioarekin batera aurkeztu beharko dira erreklamazioan adierazitakoa egiaztatzeko egokitzat jotzen diren agiri eta frogak, hala nola mediku-txostenak, argazkiak, fakturak, ordainagiriak edo egiaztagiriak, bai eta gainerako dokumentuak edo bestelako frogabideak ere.
Adingabe bati dagokionean, haren legezko ordezkariak aurkeztu beharko du erreklamazioa.