Euskarazko produktuen katalogoa
Urte amaieran, merkatuan dauden liburu, joko eta musikako azken nobedadeak biltzen dituen katalogo bat egiten da, eta D ereduko ikastetxeetan banatzen da. Katalogo hori bi adin-tartetan banatuta dago: 0-12 urte eta 12-16 urte. Gainera, katalogo osoa kontsultatzeko webgune bat dago, etengabe eguneratzen dena, eta hileko buletinean harpidetzeko aukera ematen duena.
Eskolaz kanpoko ekintzak
Euskara Zerbitzuak, kultura zein kirol zerbitzuekin koordinatuta, eskolaz kanpoko euskarazko jarduerak bultzatzen ditu.
Garrantzitsua da gurasoek aisialdiari dagokion garrantzia ematea. Izan ere, haurrek eskolaz kanpoko jardueretan eta, oro har, haien denbora librean, ongi pasatzeaz gainera beren sozializazio eremuak zabaltzen dituzte eta beren nortasuna eraikitzen lagunduko dieten bizipen berriak bereganatzen dituzte.
Haurrei hain erakargarri egiten zaizkien jarduera eta bizipen horietan euskarak ahalik eta presentzia handiena izatea komeni da. Eremu informalagoak eta libreagoak diren heinean, haurrek eskolan ikasitakoari jarraipena emateko eta hizkuntzaren erregistro kolokialagoak praktikatzeko gune aproposak dira. Ez dugu ahantzi behar hizkuntza, eskolan ez ezik, bizitzan ere ikasten dela.
Aisialdian euskara sustatzeko helburuarekin, Sortzen Guraso Elkarteak bilatzaile bat sortu du. Jauzik Iruñerriko euskarazko eskolaz kanpoko ekintzak biltzen ditu herritarrentzako bilkaeta erraztuz.
Iruñerriko euskarazko eskolaz kanpokoen inguruan gehiago jakiteko sakatu hemen.
Udalekuak