OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Noain-Elortzibarko Udala Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean sarturik dago. Honatx kide diren udalerriak: Noain (Elortzibar), Beriain, Galar Zendea, Untzue, Ibargoiti, Elo, Biurrun eta Tiebas.

Hala ere, haren egoitza nagusia Noainen dago, hots, San Migel Plaza, 5-behea.

Honatx haren egitekoak:

  • Arreta ematea kasu zailei eta gizarte premiei.
  • Informazioa emateko eta sentsibilizatzeko prebentzio jarduerak egitea.
  • Elkarteei laguntza ematea.
  • Tratamendu espezializatuak egin dituzten pertsonak eta familiak gizarteratzen laguntzea.

Honakoak ari dira Zerbitzuan:

  • Psikologo bat.
  • Gizarte laguntzaile bat.
  • Bi Gizarte hezitzaile.
  • Familia hezitzaile bat.
  • Bi familia langile.
  • Bai eta Administrazioaren berezko langileak ere.

Helbidea: San Miguel plaza 5, behea. Noain

Telefona: 948 31 82 87

Faxa: 948 31 26 66 / 948 31 30 76 (Beriain)

E-posta: ssbnoain.3008@cajarural.com