Noaingo Kultur Zentroa udal esparru bat da eta, 2003az geroztik, gizarte eta kulturarako erreferentzia puntua da Noain-Elortzibarko biztanleentzat. Etxe zaharra Kultura Patronatuaren egoitza da. Patronatua erakunde autonomoa da eta Noain-Elortzibarko Udaleko kultur zerbitzua kudeatzen du.
Zentroak 1.876 metro koadro ditu azaleran, hiru solairutan banatuta. Ekitaldi areto bat, liburutegi bat, erakusketa gela bat eta erabilera anitzeko gelak ditu, besteak beste.
Noaingo Kultur Zentroak denetariko kultur eta arte ekimenak jartzen ditu abian; hala herriko proposamenak nola Estatuan ospea duten artista berrien proposamenak.
Kultur Zentroak, halaber, kultur arloko jai ekitaldi guztiak antolatzen ditu (Olentzero, kabalkada, inauteak, San Joan suak…), eta Noaingo eta Ibarreko babespeko Kontzejuetako jai guztiak.
2025eko lehenengo hiruhilekoko agenda zabalgarria
2025eko lehenengo hiruhilekoko liburuxka osoa
Sarreren salmenta
Egitaraua eta sarreren salmenta
Jaiak eta ekintza kulturalak
Jarrai gaitzazu Instagramen:
@culturanoain
Jarrai gaitzazu Facebook-en:
http://www.facebook.com/culturanoain
Liburutegiko Facebook-a:
https://www.facebook.com/bibliotecanoain
Helbidea: Erreal kalea, 10, Noain
Telefonoa: 948 31 73 05
Email: info@culturanoain.com
Webgunea:
http://www.culturanoain.com