Lagina Geografia Latentearen bildumako hiru serieetako lan sorta batek osatzen du. 2018. eta 2025. urteen artean eginak daude, eta artista figuraziora bereziki hurbildu izana laburbiltzen
Lagina Geografia Latentearen bildumako hiru serieetako lan sorta batek osatzen du. 2018. eta 2025. urteen artean eginak daude, eta artista figuraziora bereziki hurbildu izana laburbiltzen dute. Paisaia gogorarazten duten patroietatik eta konposizioetatik abiatzen den lan bat da, baina erreferentziarik eta interes adierazgarririk gabe, eta, horren ondorioz, figuratiboaren eta abstrakzioaren arteko eremu lauso eta mugakide horretan kokatzen dira. Zazpi urte hauetan, bilduma hazten eta eboluzionatzen joan da, oraindik geometria-oihartzunak eta atmosfera gordinagoa zituzten lehen pinturetatik azken koadro organiko eta lerro garbiagoetaraino.
Kultur Zentroko erakusketa gela
Los comentarios estaán cerrados.



