ERAKUSKETA | Josu Bayo Ochoa eta Nora Chow - Forma zaharrak x letra berriak

03nov16:00ERAKUSKETA | Josu Bayo Ochoa eta Nora Chow - Forma zaharrak x letra berriakJosu Bayo Ochoa eta Nora Chow - Forma zaharrak x letra berriakKultur Zentroko erakusketa gela OrganizadorUdaleko kultura zerbitzua16:00

Detalles

Arte-diziplina desberdinak praktikatzeak bizitza hobea izaten laguntzen digulako ideia sinpletik sortu da erakusketa hau. Paperean edo lokatzetan, Norak eta Josuk beren sinesmenak azaltzen dituzte espazio honetan, elkarrizketa pertsonal batetik, ondoren gainerakoekin partekatzeko, «zer» edo «nor» garen bilatuz. Elkartu dituen ideia belaunaldi eta ikuspegi ezberdinen artean esperientziak partekatzea da, begirada zabalduz. Halaber, hori axolagabekeriaren aurkako antidotoa izatea nahi dute, elkarrizketarako espazio pertsonal eta intimoa sortzea, edo, gutxienez, isiltasun-denbora propioa izatea. Erakusketa honekin, minutu batzuetan arreta galtzera gonbidatzen gaituzte, eta bizitza azkar honen zaratak sortutako itsustasunetik eta gorreriatik aldentzera. Amaitzeko, gure bizitzetan kultura pixka bat, elkartasun pixka bat, erlaxazio asko, eguneroko irakurketa, pasio partekatua… sartzera animatzen gaituzte, eta nola ez, enpatia handia gainerako gizakiekiko.

Hora

3 de noviembre de 2025 16:00

Los comentarios estaán cerrados.